SANTU ENEA AUZOA
Elizaldetik San Esteban elizarako bidean, Zorrotzeko zubia pasata, aipatutako elizarako malda igotzen hasterakoan zegoen Santuenea (Santuruenea ere bai dokumentuetan). Baserri honek eman zion izena Santuenea auzuneari.
Santuenea erre egin zuten 1960 hamarkadan. Ez zen inor bizi bertan. Lastoz betea zegoen, eta auzoko haur batzuek, jolasean, su eman zioten. Antzinako baserria zen Santuenea, seguru asko XVI. mendean edo lehenago sortua.
Tradizioak dio Loiolako Ignaziok, Parisetik Azpeitira zetorrela, Santuenean hartu zuela ostatu. Beraz, Santuenean, eta Aiako Iturriotz benta ezagunean lo egin zuen Loiolako Ignaziok.
Aspaldikoak dira etxe honen erreferentzia batzuk: adibidez, Luis Murugarrenek dioenez, 1642an, "Santurunea" izeneko etxeak bi dukat eman zituen erregearentzat, "donativo graçiosso" deitutako emaitza gisa. Geroago, 1663an, "Santurunea" etxea aipatzen da Zubietan izandako auzi batean.
Atxegako leinuaren jabetzakoa izan zen. San Millango markesaren 1765eko ondarearen zerrendaren arabera, 480 errealeko errenta ordaintzen zuen urtean Santueneko maizterrak.
BARRIO DE SANTUENEA
Santu-Enea es un barrio de Usúrbil situado entre la orilla izquierda del río Oria y el Monte San Esteban (Doneztebe en euskera y de forma oficial).
Fue construido entre 1950-1960,la mayoría de sus habitantes son originarios de otras comunidades, y el nombre proviene de un caserío. A este caserío en el que se rumorea que pasó alguna noche San Ignacio de Loyola, pertenecían todos los terrenos del ahora barrio de Santu-Enea
| | Pública
Usurbil
Descubre las rutas más bonitas y populares de la zona, cuidadosamente agrupadas y seleccionadas.
Descubre los lugares de interés más bonitos y populares de la zona, cuidadosamente agrupados y selecciondos.
Con RouteYou, es fácil crear tus propios mapas personalizados. Simplemente traza tu ruta, agrega puntos de ruta o nodos, agrega lugares de interés, lugares para comer y beber, y luego compártelo fácilmente con tu familia y amigos.
Planificador de rutas<iframe src="https://plugin.routeyou.com/poiviewer/free/?language=es&params.poi.id=2352774" width="100%" height="600" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>
Pruebe esta funcionalidad gratis con una suscripción de prueba RouteYou Plus.
Si ya dispone de dicha cuenta, conectarse ahora.
© 2006-2024 RouteYou - www.routeyou.com